|
|
Hosto bat kulun-kulun adarretik ken ez ken: bere seaskan udazken. J. Mari Irigoien Hostoak lehortu dira eta zuhaitzetatik erori dira. Haize zurrunbiloak bira ta bira hostoak biraka jauzten dira. Kris-kras, kris-kras, orbelaren dantza. Kris-kras, kris-kras zu eta ni dantzan. Hosto sikuak, hosto lehorrak, hosto okreak eta marroiak… udazkenaren pregoiak. Ana
Haizea basoan, egin du saio. Hostoari dantza amaitu zaio. Itzal batek beste bati darraio. J. Mari Irigoien Haizea dabil firin-faran zuhaitzak oker hostoak hegan ateak kriskiti ateak kraskata kristalak klink kristalak klank haizea eta haizea UDAZKENEAN J. Ormazabal
Zurru-murru firin-faran zuhaitz oker hostoak hegan kristalak klin ateak klan aitonari txapela haizeak eraman. Olerkia eta irudia “Urrezko giltza” liburutik hartuta . Egileak: Patxi Zubizarreta, Joserra Senperena eta Jokin Mitxelena
Zapar-zapar euri zaparrada, zara-zara euria hasi da. Plisti-plasta putzuetatik nabil txipli-txapla aterkinik gabe Zirri-zirri, euri goxoa gustatzen zait niri. Ana Ni euria banitza egingo nuke zure sudurrean txirrist, lurrera erortzen salto eta hodeietara joango nintzateke berriz. J. Ormazabal
Eurimiri xirimiri igela migela kantari karakol bat karakol bi bibotea busti zaio gure katutxoari ttanto-mantto plisti-plasta blai. J. Ormazabal Euriaren erritmoan zir-zir-zir, zar-zar-zar, egin nuen dantza. Euriaren erritmoan plisti-plasta, plisti-plasta, egin nuen dantza. Euriaren erritmoan zir-zir-zir, zar-zar-zar,, plisti-plasta, plisti-plasta, egin nuen dantza. Antton Kazabon
Eguna ilundu, eguna laburtu eta arratsaleari gauak agurtu. Ana
-Paisaiak bere koloreak aldatzen ditu: oraingoan okrez, gorrixkaz, urrezkoz, laranjaz… jantziko dira basoak.
-kalabaza soloetako erregina. - Perretxikoak basoko zaindariak… baita pikuak, urrak, intxaurrak eta ezkurrak…
Saltoka-saltoka adarrez adar, buztan arro begiak argi, kattagorria txuri eta gorria zuhaitzean gora doa punta-puntaraino handik salto egiteko… noraino…noraino? ILARGIRAINO! J. Ormazabal
Katagorriak lan eta lan udazkeneko frutuiak biltzen ari da. Ezkurrak, gaztainak eta urrak, Zuhaitzetatik salto-saltoka batzen ditu mordo-mordoka Pinaburuak karraskatzen ditu eta horrela haziak gordetzen ditu. Ana
-Irailaren hasieran eta urriaren erdialdera bitartean egiten da mahats-bileketa eta gero mahatsaren zapalketa egiten da. Mahatsatik ardoa ateratzen da. -Sagarrak ere urrian eta azaroan batzen dira, dolaretan sartzeko. Sagarretatik sagardoa ateratzen da.
Mahatsaren orpotik dator mama gozoa, mama gozoa. Edango nukeela beterik basoa, Klink, beterik basoa. Nik zuri, zuk neri, agur eginaz alkarri, basoa txit garbi beharko da ipini.
-Udazkenean Europako iparraldetik hegazti askok hegoaldera jotzen dute (antzarek, kurriloek, ahateek…) -Urrian enarek ere, Afrikarako bidaia egiten dituzte.
-Urriko azken eguna (Gernikan). -”Domu Santu eguna” azaroaren 1ean, (Euskadin). -”Halloween”, urriaren 31n, (Inglaterran eta Estatu Batuetan) -”Sorgintxoen eguna”, urriaren 31n, (Colombian). -”Hildakoen eguna", azaroaren 2an, (Mexikon) -”Santa Luzia eguna”, abenduaren 13an. Gaua laburtu eta eguna luzatzen dela esaten da, baina gehien bat jostunen eguna ospatzen da.
“…y legó la castañera con su puesto de madera…” Paseos sobre las hojas, la lluvia te moja. Los vientos racheados, a veces dulces y caldeados, otras fuertes y enojados, bruscos, duros o bravos viento norte, viento sur suave o irritado. Flores de camposanto, fiesta de todos los santos. Estación madrugadora, cambio de luz y de hora. Tardes de deberes, de libros y tele, de cena temprana, de cama adelantada. Otoño suave, estación leve… da paso al frío y a la nieve.
-Bertsoz idatzi behar dira. -Bertsoen multzoari “ahapaldia” deitzen zaio. -Errima izaten dute. -Batzuetan errepikamenak ere. -Nahiz eta burua erabili bihotzez idatzi behar dira. -ANIMA ZAITEZ, liburutegia jantziko dugu UDAZKENEZ.
by liburutegia2009 | Added: 2 years ago
Language: Basque (Detected) | Topic: Education
| 51 Views | 4 Embeds |
| URL: |
No comments posted yet
Comments