|
|
Metala
Lanaren eskema Zer da metala? Abantailak eta desabantailak. Esperimentazioa.
Justifikazioa Nik metalaz hitz egitea bere soinua gustatzen zaidalako aukeratu dut. Horrez gain gaia pentsatzen ari nintzela metala izan zen burutik pasatu zitzaidan lehenengoa.
Azalpena Definizioa Metala zenbait elementu kimikoren izen generikoa da. Distira berezia izaten dute eta oxigeno eta urarekin konbinaturik, konposatu basikoak erazen dituzte.
Metalak baditu mota batzuk, lau zehazki. Metal alkalinoak, lurralkalinoak, trantzizio-metalak eta metal txiroak. Hau mota askoren taula periodikoa da.
Abantailak eta desabantailak Metalak ez du ez abantailarik ez desabantailarik. Norbaitentzako metalaren abantaila bat beste batentzako desabantaila izan daiteke.
Iritzia Nik metalaren aurkezpena egiten bi gauza ikasi ditut: Metala zer den eta aurkezpen bat nola egiten den. Niretzat bi gauza horiek baliagarriak dira eta asko gustatu zait egitea. Nik nire aurkezpenari 8,5 bat jartzen diot notan.
Informazioa Metalari buruzko liburuak aztertu nahi badituzu... Google liburuetan liburu egokienak ikusiko dituzu. Aldizkariak google aldizkarietan aurkituko dituzu.
Bibliografia Informazioa wikipedian, zientzia.net-en eta hiztegia.net-en bilatu dut. Neure burutik ere atera dut, nekiena idatziz. Google-eko liburu eta aldizkarietan ere bilatu dut informazioa.
Esperimentazioa; rifle de Gauss Materiala: -Boro-redimioko 4 iman. -9 altzairu bola. -5O zentimetrozko egur edo erregela bat. -Zinta itsasgarria. Esperimentazioa: Lehenegoz, imanak jarri baino lehenago, kartoi edo paper zati bat jartzen dugu imanen azpian bolen altuera izan ditzaten. Gero, zinta itsasgarriz itsatsi ostean, iman bakoitzaren mugan bi bola jarriko ditugu. Ondoren soberan geratzen den bola lehenengo imanerantz bota eta azken bola lehenengoaren baino abiadura handiagoz aterako dela ikusiko dugu. Hori gertatzeko ondorioa hau da: Lehenengo bolak hirugarrenari, bostgarrenari eta zazpigarrenari pasatzen die energia eta azkenengo horrek bederatzigarrenari pasatzen dio energia guztia. Esperimentazio honetan bilarrean bezala jokatzen dute bolek.
Egilea: Haizea Lores Data: 2011/02/06an bukatua Irakasgaia: Ingurune fisiko eta soziala AMAIERA
Summary: Lehen hezkuntza
| URL: |
No comments posted yet
Comments