|
|
Little Nemo
Winsor McCay seguruenetik Kanadan jaio zen 1867an. Spring Laken (Michigan) bizi zen gaztetan. Gazte-gazterik hasi zen margotzen. 1889an Chicagora (Illinois) joan zen eta gero Cincinnatira (Ohio), eta, bertako egunkarian bere lehenengo komiki-banda sortu zuen. Winsor McCay komikigilea
1903. urtearen amaiera aldera, New Yorkera joan zen eta han New York Heral egunkarian lan egiten hasi zen, eta hainbat eta hainbat komiki-banda sortu zituen : Dull Care, Poor Jake, The Man From Montclair, The Faithful Employee, Mr. Bosch, A Pilgrim's Progress, Midsummer Day Dreams, It's Nice to be Married y Sister's Little Sister's Beau...
Baina famatuenarikoak Little Sammy Sneeze (“Sammy txikia damistiku”) Zazpi urtetan, lan ekoizpen izugarria egin zuen, beste marrazkilari ospetsuek bizitza osoan egindako lan kopurua gaindituz. Komiki honetan Sammyk doministiku egin eta arazoak sortzen dira. Gehiegi afaldu ondoren komiki honetako pertsonaiek amets gaiztoak dituzte. eta “Dreams of a Rarebit Fiend” izan ziren.
Ezkondu egin zen eta bi seme-alaba izan zituen.
Brooklyn-Winsor McCay-en etxea
1905eko urriaren 15ean, “Little Nemo in Slumberland” lanak argitartu zituen New York Heral egunkarian.
Winsor McCayk Robert,bere semea, eredutzat izan zuen “Little Nemo “ pertsonaia sortzerakoan.
Garai horretan, “Errealitate-marrazkiak” izeneko ikuskizuna aurkeztu zuen. Jendearen aurrean aurkezten zuen ikuskizuna eszenatoki batean, eta arrakasta handia lortu zuen.
Hearsten The American-egunkarirako ere marraztu zuen, eta, 1942an, Herald Tribune-ra (Lehenengo New York Herald) itzuli zen. Bertan, $ baten truke, “Little Nemoren” eskubideekin geratzen utzi zioten.
Hainbat animazio film labur egin zituen, eta bere lehenengo pelikularako ,” Little Nemo”, 4000 fotograma marraztu zituen. Winsor McCay animazio filmen egilea
1914an “Gerty dinosauroa” izeneko film laburra egin zuen. Film labur hau egiteko 10.000 marrazki egin zituen eta sei hilabete behar izan zituen animazio film hau egiteko.
Marrazki bizidunen asmatzailea izan ez bazan ere, alor honetan aitzindaria izan zen. 1909 – 1921 Winsor McCayk argitaratutako animazio filmak: -Little Nemo (1909) - How a Mosquito Operates (1912) - Gertie the Dinosaur (1914) - The Sinking of the Lusitania (1918) - Dreams of the Rarebit Fiend: Bug Vaudeville (1921) - Dreams of the Rarebit Fiend: The Pet (1921) - Dreams of the Rarebit Fiend: The Flying House (1921)
New Yorken hil zen 1934ko uztailaren 26an.
Little Nemo Winsord McCayk sortutako pertsonaia da. “Little Nemo in Slumberland” (Nemo Txikia Ametsetako Herrialdean) urriaren 15ean agertu zen New York Heral egunkariaren domeketako orrialdeetan. Arrakasta handia izan zuen. Little Nemo komikia
Nemo izena latinetik dator (“nadie”). Little Nemo hamar urteko mutikoa da. Lo geratu, eta era guztietako abentura zoragarriz egingo du amets, harik eta izututa esnatzen den arte. Komiki-bandak Little Nemo esnatzean bukatzen dira.
Flip Pertsonaiak Morpheus erregea, Camila printzesaren aita. Imp-”demonio” Kanibal tribu bateko umea. Flipen laguna. Kamila Printzesa.
1908an “Little Nemo” istorioak kontutan izanik Opera lana sortu zuen Victor Herbert musikariak Broadway-en Adaptazioak 1989an Masami Hatak et William T. Hurtz-ek “Littel Nemo. Adventures in Slumberland” izeneko marrazki bizidun filmea estreinatu zuten.
1972 urtean Nazioarteko Animazio Film Societyk, ASIFA-Hollywoodek, Winsor McCay izeneko saria sortu zuen. Sari hau , animazio industriari emandako ohore altuenetariko bat da. Winsor McCay saria
San Frantzisko Herri Ikastetxeko Bermeo Liburutegia "Mikoleta" Liburutegiko tximeleta Liburutegiko sagutxu "Burutsu"
| URL: |
No comments posted yet
Comments