BARBANTXO

0

No comments posted yet

Comments

Slide 1

BARBANTXO

Slide 2

Behin batean, herri txiki batean senar-emazte bat bizi zen. Seme bat zuten. Barbantzu ale bat bezain txikia zen, eta horregatik Barbantxo izena jarri zioten. Barbantxoren aitak basoan egiten zuen lan. Goizean goiz, aizkora hartu eta mendira joaten zen. Han, pagoak eta haritzak mozten pasatzen zuen egun osoa; ilunabarrean etxera bueltatzen zen. Goizero emazteak bazkaria prestatzen zuen eta eguerdian mendira eramaten zion senarrari.

Slide 3

Egun batean, ama, gaixorik zegoelako, ohean gelditu zen. Etxean ama eta Barbantxo bakarrik zeuden; baina Barbantxo, oso txikia zelako, ezin zuen gauza asko egin. Horregatik, ama oso kezkatuta zegoen. - Ai, nire senar gaixoa! Gaur bazkaririk gabe geratu beharko du. - Egon lasai – erran zion Barbantxok bere amari -. Nik bazkaria prestatuko dut eta eramango diot aitari mendira. - Ongi, ba. Baina kontuz ibili behintzat! – erran zion amak.

Slide 4

Beraz, Barbantxok, oso pozik, lanari ekin zion. Ogia eta ardoa saski batean sartu zituen, labanarekin batera. Eltzea bakarrik falta zen. Sutondora inguratu zen, eltzea egosita zegoen ikustera, eta halako batean, irrist egin eta, zapla!, eltze barrura erori zen.

Slide 5

Batere uste gabe, babarrunen artean igerian aurkitu zuen bere burua Barbantxo gaixoak. Eskerrak igerian bazekien, bestela, bertan itoko zen! “Hemendik irten beharko diat, ba”, pentsatu zuen. Eta eltzeko paretatik gora igotzen hasi zen. Askotan irrist egiten zuen, baina azkenean, saiatu eta saiatu, eltzetik atera zen behintzat.

Slide 6

Jarri zituen gauza guztiak astoaren gainean, sartu zen bera astoaren belarri zuloan, eta mendira abiatu ziren. Astoak ongi zekien bidea eta Barbantxo pozik zihoan aitari bazkaria eramatera.

Slide 7

Mendirako bidean, Dotrinara zihoan mutil talde batekin topo egin zuen. - Ikusi al duzue? Asto hau bakarrik doa! – erran zuen haietako batek. - Bai zera, bakarrik... Nagusia ez duk urruti izango. - Jakin nahi al duzue? – erran zuen denetan bihurrienak, Anaut izeneko batek - . Zatozte nirekin. Makila bar hartu zuen, eta zirti-zarta, astoa jotzen hasi zen.

Slide 8

Beste mutilak barrez zeuden. Ikusten duzue? – erran zuen Anautek -. Nagusia inguruan egon balitz, bere astoa jotzen ari garela ikustean, laster etorriko zen. Eta inor ez da azaldu! Eta, zirti-zarta, astoa jotzen jarraitu zuen. Baina oraingo honetan, astoa ez zen geldirik egon, ostikoka hasi zen. Barbantxok, belarri barrutik, mugimendua sentitu zuen, eta erran zuen, haserre bizian: - Arraioa! Utziozue astoari bakean!

Slide 9

Mutilak, harriturik, ihesi joan ziren, korrika. Eta Barbantxok, astoaren belarrian sartuta, barrez ari zen. Barbantxo eta astoa aita zegoen tokiara iritsi ziren eta aitarekin batera mendian bazkaldu zuten. Herrira itzuli zenean, lehengo mutilekin topo egin zuen Barbantxok. Algara bizian zetozen, korrika eta saltoka.

Slide 10

E! Nora zoazte, mutilak? – galdetu zien Barbantxok. Apezaren etxera – erantzun zioten. Zer, Dotrinara berriz? Ez, Dotrinara ez. Apezak txerria hil dik eta urdaia lapurtu behar zioagu – erantzun zion Anautek, beti bezain bihurri. Ni ere zuekin joango naiz – erran zien Barbantxok.

Slide 11

Eta denak elkarrekin apezaren etxean sartu ziren; bertan, isil-isilik, urdaia lapurtzen hasi ziren. Barbantxo txerriaren belarrian sartu zen eta han ari zen jan eta jan. Nahiko jan zuenean, oihuka hasi zen: - Apez jauna! Hau urdai goxoa! Benetan goxoa, apez jauna! - Hago isilik! – erran zioten besteek

Slide 12

Baina alferrik. Barbantxo gero eta indar gehiagoz ari zen oihuka. Apezaren beldurrez, denek ihes egin zuten. Horregatik, apezak, etorri zenean, ez zuen inor ikusi. Baina han hemenka begira, halako batean Barbantxo aurkitu zuen txerriaren belarrian. Txerriaren belarri zulotik jauzi egin eta ihesi joan zen Barbantxo.

Slide 13

Hain zen txikia Barbantxo, izan ere, belar artean ezkutatu zen. Apeza bila eta bila ibili zen, baina alferrik. Haserre bizian alde egin zuen handik

Slide 14

Behi bat zebilen larrean zelai hartan. Barbantxo behiaren ondora gerturatu eta hari begira geratu zen. Behia, noski, ez zen konturatu, eta belarrarekin batera Barbantxo jan zuen.

Slide 15

Ilunabarrean, egunero bezala, Mayi, apezaren neskamea, ukuilura joan zen behia jeiztera. Bat batean, ahots bat bezala entzun zuen behiaren barruan. Hala ere, behia jeizten jarraitu zuen. Eta orduan, behiaren barrutik eta oso garbi, “Hemen nago, hemen nago!” entzun zuen.

Slide 16

Hasieran, Mayi beldurtu egin zen, eta behia sorginduta zegoela pentsatu zuen. Baina gero Barbantxoren ahotsa ezagutu zuen. - Non hago, Barbantxo? – galdetu zion. - Hemen, behiaren barruan. - Eta noiz aterako haiz? - Behiak tur-tur egiten duenean aterako naun – erantzun zion Barbantxok.

Slide 17

Horrela, beraz, behiak kaka egin zuenean, Barbantxo zikin-zikin eginda atera zen, kakarekin nahastuta. Eta halaxe joan omen zen etxera. Handik aurrera oso ederki bizi izan ziren denak. Hori hala bazan, sar dadila kalabazan.

Slide 18

Amaiera

URL:
More by this User
Most Viewed