Garraiobideak

+1

No comments posted yet

Comments

Slide 1

GARRAIOBIDEAK EZAGUTZEN

Slide 2

Eba, pasaidazu pilota! Ez, ezin dut. Begira, hor dago nire ama, bihar arte! Beno, ni geldituko naiz hemen jolasean. Ene bada! Autobusak alde egin du… Zer egingo dut orain?

Slide 3

Ah! Badakit, andereñoaren kotxea aparkalekuan dagoen begiratzera joango naiz! Aibala! Ez dago kotxerik, dagoeneko denak etxera joan dira! Nola joango naiz etxera? Beno, autobus geltokira joango naiz, hemendik gertu dago eta.

Slide 4

Aizu neskatoa, nora zoaz ordaindu gabe?? Ai! Ez naiz konturatu baina ez daukat dirurik. Utzidazu geratzen mesedez. Sentitzen dut baina txartela ordaindu gabe ezin zaitut eraman.

Slide 6

Etxerako trena da hau. Sartu egingo naiz. Txartela, mesedez. E, ee, ez daukat baina etxera joan behar naiz, eskolako autobusa galdu dut eta, gera naiteke mesedez?? Ba ez neskato, sentitzen dut baina hurrengo geltokian jaitsi behar izango zara. Ba behintzat etxetik gertuago nago. Oinez joango naiz etxera.

Slide 7

Epa Leire! Zer egiten duzu hemendik? Ba, eskolako autobusa galdu dut eta beste autobus bat hartzen saiatu naiz baina ez neukanez dirurik, ez didate geratzen utzi. Gero metrora joan naiz eta han gauza bera, ez neukanez dirurik txartela ordaintzeko, geltoki honetan jaitsi behar izan naiz. Ene! Zelako abentura! Esti, utziko zenidake zure bizikleta etxera joateko? Nahiko berandu egin zait eta oraindik etxeko lanak egin behar ditut. Hartu ba. Bihar bueltatuko didazu. Eskerrik asko. Bai, eta hurrengoan adi egon eta ez galdu eskolako autobusa.

URL:
More by this User
Most Viewed