|
|
PAKEA BIZKAIA TALAIA IKASTOLA L.H 4.MAILA
KAIXO LAGUNOK: Dagoeneko jakingo duzue maiatzaren 21etik 31rarte PAKEA BIZKAIA, Gipuzkoako kostaldean zehar nabigatzen ari dela, ezta? Ba maiatzaren 20tik 22ra Hondarribian egon dira eta guk asteartean, eguraldiak lagundu ez arren, beren hezkuntza proiektua eta espedizioak egiteko erabiltzen duten belaontzia ezagutzeko aukera izan dugu. PAKEA BIZKAIAK Itsaso eta ingurumenarenganako maitasuna helarazi nahi digu, gure itsasoko ingurugiroa eta bioaniztasuna zaintzeko beharra azpimarratuz.
Lehendabizi bideo emanaldi bat ikusi genuen. Bertan Groenlandia, Kanada eta Azore irletara egindako espedizioa aurkeztu ziguten. PAKEA BIZKAIAk euskal arrantzaleek XVI. mendean baleak ehizatzeko jarraitzen zuten ibilbidea jarraitu izan du.
Bideo emanaldia bukatu ondoren, eguraldi txarra egin arren ez ginen beldurtu, eta denok portura hurbildu ginen belaontzia ezagutzera.
Gauza ugari ikasi ditugu: zer den lema, iparrorratzaren erabilera, nolakoak diren sokak eta nola deitzen zaien, zein energia mota erabiltzen den ontzia mugitzeko, nola deitzen zaion itsasontziaren aurrea, atzea, ezkerra eta eskuin aldeari, edateko ura nola lortzen duten, sukaldean gauzak nola ez diren erortzen, kamaroteak nolakoak diren…
ZELAKO SUKALDE BITXIA!!
JATEKO PREST GAUDE!!
BELAONTZIKO GELAK
OSO ONDO PASATU GENUEN!! BENETAN POLITA!!
| URL: |
No comments posted yet
Comments