tximeleta eta barraskiloa

+6

No comments posted yet

Comments

Slide 2

Behin batean tximeleta eta barraskiloa zelai batean jolasten ari ziren.

Slide 3

Beranduago Ermintxu eta Kuga agertu ziren eta tximeletak esan zien: Kaixo lagunak jolastu nahi duzue gurekin? Bai. Zelai errean jolasten dugu? Denak ados zeudenez jolasten hasi ziren.

Slide 4

Jolasten zeuden bitartean pilotak barraskiloa jo zuen eta bere oskola apurtu zen. Barraskiloa negarrez hasi zen esanez: - Ai ene, nire oskola apurtu da! Zer egingo dut orain?

Slide 5

Orduan tximeletari ideia bat bururatu zitzaion: - Barraskilo, ideia bat dut, hosto batez estaliko dugu zuloa eta polit-polita geratuko da zure oskola.

Slide 6

Esan eta egin. Kugak eta Ermintxuk oso ideia ona zela pentsatu zuten eta hasi ziren hostoak bilatzen.Kolore eta forma guztietako hostoak bilatu zituzten eta Ermintxuk esan zuen: - Nahikoa dugu, goazen barraskiloaren bila berak aukeratzeko gustukoena.

Slide 7

Hau oso polita da! Barraskiloak denen artean hosto urdin txiki bat tantoz beteriz aukeratu eta esan zuen: - Hau oso polita da! Hau nahi dut!

Slide 8

Denen artean oskola konpontzen hasi ziren eta bustinez itsatsi zuten hosto urdina. Amaitu eta gero Kugak esan zuen: Barraskilo ze dotore geratu den zure oskola! Eta tximeletak: Lan bikaina egin dugu!

Slide 9

Azkenean gure barraskiloa poz-pozik zegoen eta sokatiran jolasten hasi ziren.

Summary: Ipuina-Euskera

URL:
More by this User
Most Viewed