Mark Twain

+2

No comments posted yet

Comments

Slide 1

Mark Twain idazle ospetsua 1835eko azaroaren 30ean jaio zen Florida izeneko herrixka txikian, Missourin, Samuel Langhorne Clemens izenarekin eta 1910eko apirilaren 21ean hil zen Redding-en (Connecticut). Halley kometa agertu zenean jaio zen, eta berak aurresan zuenez 1910ean kometa hori berriro agertzean hil zen. Aita, John Marshal Clemens, abokatua, jaiotez Virginiakoa; ama, Jane Lampton, Kentuckykoa.

Slide 2

Lau urte zituenean, familia Hannibalera joan zen bizitzera, Missisipiren mendebaldeko ertzeko herrira. Hamabi urte zituela aita hil zitzaion, ikasketak utzi eta inprimategi-editorial batean inprentari ikasle hasi zen. Bertan idatzi zituen lehengo kazetaritza artikuluak.

Slide 3

Hemezortzi urterekin utzi zuen etxea eta lau urtez ibili zen erregio hartan hara eta hona eta tipografo lanetan hasi zen. Gero New Orleans-etik Amazonaseko iturrirantz joatea erabaki zuen baina Missisipi jaisten zuela proiektua utzi eta ibaiko piloto ofizioa ikastea erabaki zuen. Urte eta erdiko ikasketak egin ondoren pilotu lizentzia lortu zuen Baina 1861ean , Gerra Zibilak eztanda egin zuenean, ibaiko trafikoa gerarazi zuten eta bertan behera utzi zuen pilotu karrera.

Slide 4

Orduan mendebalderantz jo zuen eta Nevadako mendietara iritsi zen. Meatzarien kanpamentuetan ibili zen batera eta bestera urre bila baina ezer lortu barik kazetaritza lanak hasi zituen. Literaturgintzara hurbiltzen hasi zen eta “Mark Twain” ezizena hartu zuen (ibaiko nabigazioan erabiltzen zen esaera zaharra, sondeatzaileak oihukatzen zion untziko pilotuari “ur seguruak” adierazi nahian edo).

Slide 5

Kazetaritza lana zela eta, San Frantsizkora joan zen lehenengo, gero Hawai irletara baina denbora gutxi egin zuen hemen. Mediterraneotik eta Ekialdetik ere ibili zen. 1871ean Olivia Langdonekin ezkondu zen eta Connecticuteko Hartforden etxe dotore batean bizi zen hurrengo hamazazpi urteetan, Boston eta New York bitartean.

Slide 6

Mark Twain, bere lanak idazmakinaz idatzi zituen lehenengo idazlea da, horrela ba, “Missisipiko bizimodua” makinaz idatzitako lehenengo obra da. Mark Twain bere alabarekin

Slide 7

Idazle lanak hitzaldiekin tartekatu zituen eta mundu osoan ibili zen. Argitaletxe bat eratu zuen baina porrot egin zuen eta berriro bidaiak egin behar izan zituen dirua irabazi eta zorrak ordaintzeko. Horietako bidaia batean zegoela hil egin zitzaion Susy, bere alaba, 1898an. 1900ean emaztea hil zitzaion eta Jean alaba 1909an. 1907an ohorezko doktore izendatu zuten Oxforreko Unibertsitatean. Connecticuteko Reddingen hil zen , 1910eko apirilaren 21ean, hirurogeita hamabost urte zituelarik.

Slide 8

MarkTwain AEBetako lehen idazlea eta, zalantza barik, kontinente hartako eta ingelesezko idazlerik handienetarikoa da. Bere lanik ezagunenak The Adventures of Huckleberry Finn eta The Adventures of Tom Sawyer dira. Eleberri eta bestelako idazlan ugariren egilea izan zen.

Slide 9

Tom Sawyer-en abenturak (1876) Printzea eta eskalea (1882) Elefante zuria (1882) Missisipiko bizimodua (1883) Huckleberry Finn-en abenturak (1884) Yankee bat Arturo Erregearen gortean (1889)

Slide 10

Huckelberry Finn-en abenturak, Tom Sawyer-en abenturak izeneko liburuaren jarraipena da eta Mark Twainen sormen lanik handiena. 1884an argiraratu zen. Huckelberri Finn, aita mozkorti baten seme gizagaixoa, azukre barrika batean bizi da. Aita denbora luzean batetik bestera ibili ondoren itzuli da bere semeak kobazulo batean aurkitu duen lapur batzuen diruaren bila. Semea bahitu arren, ezin du lortu jakitea non dagoen dirua eta ...

Slide 11

Missisipi ibaia Ipar Amerikako errekarik luzeena da eta munduko laugarrena Missouri ibaiarekin batera osatzen duen ur-sistema kontuan hartuta. Izena ematen dio Missisipi estatuari. Izena Mici-se-pe (“ibai handia”) izen ojibwetik dator, algonkiar hizkuntzan. Missisipi ibaia

Slide 12

Mark Twainen garaian hainbat gertaera izan ziren, 1871ko Txikagoko sutea adibidez. Txikagoko sutea

Slide 13

Gerra Zibila edo Sezesio Gerra (1861-1865) 1861ean Estatu Batuetako hegoaldeko hamaika estatu esklabistek beraien independentzia aldarrikatu zuten eta Amerikako Estatu Konfederatuak eratu zituzten, orduan Gerra Zibilak eztanda egin zuen. Hasiera batean arrakasta militarrak hegoaldeko tropen aldekoak izan ziren (Konfederazioa) baina iparraldearen indar ekonomiko handia gailendu zen azkenik. 1865ean hegoaldeko ejertzitoek amore eman zuten eta esklabotasuna ofizialki indargabetua geratu zen . Apurka-apurka, beltzak gizarteratzen hasi ziren, arazoak arazo, baina ez zuten boto eskubidea lortu 1965arte.

Slide 14

New Orleans-eko portua XIX. mendearen erdialde aldera Ipar Amerikako portu nagusia izan zen, Sezesio Gerra piztu zen arte, gatazka horrek eten baitzuen hazkundea. New Orleans-eko portua

Slide 15

Missisipiko ibai ontziak

Slide 16

Missisipiren ertzeko kotoi plantazioetan Afrikatik ekarritako esklaboek egiten zuten lan. Kotoi plantazioak XVII. eta XVIII. mendeetan, Afrikan arraza beltzeko pertsonak esklabo hartu eta Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldera eraman zituzten, kotoi, azukre eta tabako soroetan lan egiteko. Merkantzia bezala erabiltzen zituzten pertsona horiek. Ez zuten ezer, ez dirurik, ez ondarerik. Soinean zeramaten arropa ere euren jauntxoena zen.

Slide 17

Ipar Amerikako esklaboek sortutako musika tristea : espirituala eta bluesa. Afrikatik ekarritako esklaboek ongi gorde zituzten euren ohiturak eta folklorea. Erritmo erregularra zuen musika oinarri hartuta, esklaboek euren sentimenduak eta bizipenak islatzen zituzten euren kantuetan, jaioterritik urrun egoteak eta askatasun barik bizitzeak tristura handia sortzen baitzien. Era musikal honetan oinarriturik bluesa sortu zen eta gero jazza. Blues hitzak, hain zuzen, malenkonia esan nahi du ingelesez.

Slide 18

Banjoak Amerikara eraman zituzten esklabo afrikarretan du jatorria. Eurek egindako banjoak erdibitutako kalabaza luzeak ziren egurrak eta arrantzan egiteko sokekin. Musika tresnak: banjoa Musika tresnak: armonika Armonika, orain dela 5.000 urte Txinan asmatutako Chen izeneko instrumentuan du aurrekaria. XVIII. mendean Europara iritsi zen eta gaur egun ezagutzen dugun armonika Alemanian asmatu zen. 1862.ean alemaniarrek armonika Amerikako Estatu Batuetan sartu zuten eta kotoi-plantazioetan arin zabaldu zen. San Frantzisko Herri Ikastetxea. Bermeo

URL:
More by this User
Most Viewed