Digestio-aparatua

+46

No comments posted yet

Comments

Slide 1

Digestio-aparatua Janariak aprobetxatu ahal izateko, gure gorputzak elikagaiak txikitu egin behar ditu eta substantzia elikagarriak banatu. Digestio-aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia elikagarriak odolera igarotzen ditu. FUNTZIOA

Slide 2

Digestio-aparatua Digestio-aparatuak hiru atal nagusi ditu: -DIGESTIO HODIA -GIBELA -PANKREA edo AREA ORGANOAK

Slide 3

Digestio-aparatua Gure gorputza barrutik zeharkatzen duen hodi luzea da. Ahoan hazten da eta uzkian amaitzen da. Digestio hodiaren organoak hauek dira: ORGANOAK Digestio-hodia AHOA -Ahoan hortz-haginak eta mihia daude. LISTU-GURUINek listua jariatzen dute. HESTEGORRIA edo ESOFAGOA-Ahoa eta urdaila lotzen dituen hodia da. Digestiorako lagungarriak diren urin gastrikoak jariatzen ditu. URDAILA poltsa itxurakoa da eta sabelaren gainean kokatzen da. HESTEA 8.5 metrotako hodi luze bat da. Bi zati ditu: HESTE MEHARRA 7 metrotakoa HESTELODIA 1,5 metrotakoa.Heste lodia uzkian bukatzen da.

Slide 4

Digestio-aparatua Gibela eta pankrea edo area digestioa egiten laguntzen duten bi organo dira. ORGANOAK Gibela eta pankrea (area) GIBELA oso organo handia da eta gorputzaren eskuinaldean dago. Behazun-xixkua izeneko poltsatxo bat du, honek behazuna izeneko urina jariatzen du. PANKREA edo AREA. Organo honek digestiorako lagungarria den are-urina jariatzen du.

Slide 5

Digestio-aparatua ORGANOAK AHOA HESTEGORRIA URDAILA PANKREAedo AREA HESTE MEHARRA GIBELA BEHAZUN-XIXKUA HESTE LODIA UZKIA LISTU-GURUINAK Ikas itzazu organoen izenak.

Slide 6

Digestio-aparatua Digestioaren bidez gorputzak janariak aprobetxatzen ditu eta substantzia elikagarriak odolera pasatzen dira. Digestio-faseak hauek dira: AHO FASEA URDAIL FASEA HESTE FASEA DIGESTIO-FASEAK AHO FASEA Ahoan digestioaren lehen eraldaketak gertatzen dira. Janariak murtxikatu eta listuarekin nahasten dira elikadura-boloa sortuz. Elikadura-boloa irentsi eta hestegorritik (esofagotik) urdailera heltzen da.

Slide 7

Digestio-aparatua URDAIL FASEA Urdailean elikadura-boloa urin gastrikoekin nahastatzen da eta KIMO izeneko papila antzeko bat bihurtzen da. Urdailetik KIMO heste meharrera pasatzen da. DIGESTIO-FASEAK HESTE FASEA Heste meharren gibelak, areak (pankreak) eta hesteak bere urinak jariatzen dituzte, honela KIMO KILO bihurtzen da. Hemen elikagaiak xurgatu egiten dira eta odolera pasatzen dira. Odolak zelula guztietara eramaten ditu substantzia elikagarriak. Hondakinak heste lodira pasatzen dira, hemen ura eta gatz mineralak xurgatzen dira eta balio ez duena, gorozkia, uzkitik kanporatzen da.

Slide 8

Digestio-aparatua Ahoan hortz-haginak, mihia eta listu-guruinak daude. HORTZ-HAGINEK janaria ebaki eta birrindu egiten dituzte. LISTU GURUINEK listua jariatzen dute. MIHINAK janaria birrintzen eta listuarekin nahastatzen laguntzen du. AHOA eta HORTZAGINAK

Slide 9

Digestio-aparatua AHOA eta HORTZ-HAGINAK Gizaki helduek 32 hortz-hagin dituzte Hiru hortz-hagin mota daude: EBAKORTZEK (8) janaria ebakitzen dute. LETAGINEK (4) janaria urratzen dute. HAGINEK (20) janaria birrintzen dute. Umetan dauzkagun hortz-haginei esne hortz-haginak deitzen dira eta 20 dira. Sei urtetik aurrera esne hortz-haginak erortzen dira eta behin betiko hortz-haginak sortzen dira.

URL:
More by this User
Most Viewed