Zer eskaini diezaioke HABEk hezkuntza munduari?

0

No comments posted yet

Comments

Slide 1

Slide 2

HABE, Eusko Jaurlaritzari atxekirik dagoen Erakunde Autonomoa da. HABEk helduen alfabetatze-euskalduntzea sustatzea du oinarrizko helburu. Aipatutako helburua lortzeko, honako eginkizun hauek hartzen ditu: Helduen alfabetatze eta euskalduntzerako kurrikulua diseinatu eta egikaritu. Ikasmaterialak sortu eta homologatu. Irakasleak etengabe prestatu. Argitalpenak sortu eta kudeatu. Hizkuntza-gaietan espezializatutako liburutegia gizarteari eskaini. Euskaltegi publiko eta pribatuen jarduera eratu eta diruz lagundu. Euskara ikasteko eta hobetzeko tresnak ikasleei eskaini eta horien ikas-prozesua diruz lagundu. Ikas-irakasprozesuaren jarraipena eta ebaluazioa ahalbidetu. Euskalgintzako gainerako erakunde eta elkarteekin elkarlana bilatzea. Pasadizoa, zein mailataraino den ezaguna gizartean: HABEra lanera nentorrela esan eta lagunak esan ea Bilbon egingo nuen lan; nik baietz, ordezkaritzara bazuela, zentrala Donostian bazegoen ere. Eta orduan konturatu nintzen lagunaren kaskarrean zer zegoen.

Slide 3

ZENBAKI ESANGURATSUAK 25 urte bete berri; legez 1983an sortu Erakunde Autonomo gisa Eusko Jaurlaritzak Baina 1981an hasi zen lanean 107 euskaltegi edo zentro daude. 39 udal euskaltegiak dira, publikoak, alegia 60 euskaltegi pribatu homologatuak dira 8 autoikaskuntzako zentro Euskaltegien sarean 1.415 irakasle ari dira lanean 2007-08 ikasturtean 36.384 ikasle aritu ziren. Bataz beste, kopuru hori urtero 350.000 inguru aritu dira; 100.000 pertsonatik gora euskaldundu dira. Aurrekontua eta diru-laguntzak (zentroei, euskal etxeei, ikasleei) 2009ko aurrekontuetan 4 maila ditu Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluak, egun dugun markoak. Mailak Europako Erreferentzia Markoaren araberakoak dira (B1, B2, C1 eta C2), eta ematen diren besteen baliokideak egun. Mailak egiaztatzeko azterketak antolatzen ditu erakundeak

Slide 4

2000ko urtarrilaren 24an Dekretuan, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua onartu zen erreferentzi marko obligaziozkoa HABEk diruz lagundutako euskaltegietan. Hiru urteren buruan euskaltegi bakoitzak bere kurrikulu proiektua aurkeztu zuen.

Slide 5

Baliokidetza dekretua 2009an atera da, alegia, atera berria da. Parekatu batez ere Hezkuntza eta HABE. Gogorarazi HABEk bere deialdiak egiten hasi dela azken urteotan.

Slide 6

Gaitasuna = “competencia” EAEko Curriculumeko oinarrizko gaitasunen artean: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Funtsa, hizkuntzaren erabilera, bai ahozkoa zein idatzizkoa… HEOKen ateratzen diren hitz eta kontzeptuen artean: Ikuspegi eraikitzaile edo konstruktibista Planteamendu komunikatiboa Gaitasun komunikatiboa Gaitasun linguistikoa Gaitasun testuala Gaitasun soziopragmatikoa Gaitasun estrategikoa Azpitrebetasunak eta estrategiak Aldea ez da hainbesterainokoa, beraz. Are, gomendaturiko materialen artean, badago bat, “Irakurriz ikasi” hasieran HEOKen 3. mailari erantzuteko egina.

Slide 7

Eta nola ez, hamasei urtetik gorakoak ari dira esparruko sarearen euskaltegietan. Batzuetan, gurasoentzako talde bereziak ere badaude. EAEn 2008-2009 ikasturtean, guztira 1187 pertsona, modulu eta maila diferentetan. HABEk subentzionatuak, 269 (%25 inguru)

Slide 8

HABEk antolatutako ikastaroak ikastaroetarako IRALEkoekin dugu hitzarmena. Baina Berritzeguneetako jendeak hartu du parte zenbaitetan gure ikastaroetan. Baita hizkuntz eskoletako euskara irakasleek ere. Eta gutxitan ikastoletako irakasle zenbaitek ere. Ikaslekurik izanez gero ez dago batere arazorik Hezkuntzako jendea onartzeko, betiere hizkuntzen didaktikan aritzen badira. Baldintzarik ? Aipatu berri dudanaz gain, matrikula ordaintzea. HABE pozik dago gure eskaintzak interesa sortzen duenean. Zalantzarik ez. Garaturen baitan, b-learning ikastaro bat, Hizkuntza Eskoletako euskara irakasleak izan dira gehiengoa, baina bestelakorik ere egon da. EHUko uda ikastaroetan urtero: 2009koa: El profesor de segundas lenguas / II: La formación inicial y el desarrollo de la competencia docente, ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean izango da, Miramar Jauregian.

Slide 9

HIZPIDE Aldizkako argitalpena da, urtean hiru ale argitaratzen dira. 1983tik 1994ra bitarteko aleak (1-34 zenb.) ZUTABE izenarekin argitaratua. Euskalduntze eta alfabetatzearen eremuetan dihardutenei edo horiekin lanbidezko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euskara-irakasleei batik bat. Ama-hizkuntza edo bigarren hizkuntzen irakaskuntzarekin zerikusirik duten zientzi arloak ditu berezko esparru (Psikolinguistika, Linguistika Aplikatua, Andragogia/Pedagogia, Soziolinguistika) eta hizkuntzen irakaskuntzan/alfabetatze gaietan teoria, teknika eta ikerketak ezagutaraztea  helburu nagusi. Harpidetza bidez ere jaso daiteke, nahi izanez gero.  2009an argitaratuko diren aleak: 70, 71 eta 72a IRAKASLEEN FORMAZIORAKO BIDEO-SAILA

Slide 10

Slide 11

Euskara ikasteko baliabideak eta informazioa Ikas materialak on line Dokuteka: idatziak, entzungaiak, bideoak. Bilatzailea irizpide didaktikoz katalogatuak (euskara-maila, helburu didaktikoa…) eta on-line egiteko moduan jarriak, doan beti ere. Atazak: ariketak, ariketa-kateak edo sekuentziak, murgilduz materiala Baliabideak Ikas-materialak: HABEk argitara emandakoak, pdf formatuan; hizkuntza arauak, euskara hobetzen atala, euskalkien inguruko materiala (Euskal Herrian barrena jasotako euskalki-laginak entzun eta ezaugarri nagusienak irakurtzeko moduan jarriak) Pixka bat: euskarara hurbiltzen denari oso oinarrizko hainbat baliabide eskura jartzea du helburu. Esaldiz esaldi bilduma (gaika antolatutako oso oinarrizko esapideak irakurtzeko eta entzuteko moduan jarriak, gainera beste hizkuntzatan itzulpena dutela); edota Hasi hizketan saila (kasu honetan, oinarrizko elkarrizketak dira bildu direnak), oinarrizko hiztegia Hemeroteka: HABE aldizkaria, baita HABEkomik eta Unescoren albistaria. Aisialdirako materiala: HABEk berak sortu edo bideratuak, eta baita euskara-ikasleen komunitateak berak sortuak ere, hala nola, irrati-nobelak, denbora-pasak, kantu-kantari, ipuinak, txisteak, errezetak, trikimailuak… Liburutegirako lotura Informazioa Atari honek, halaber, informatu egingo du: euskaltegien eskaintza, deialdien ezaugarriak, matrikulazio epeak… Eta euskarazko kultur emanaldi eta ekintzen berri ere emango du atariak, euskara-ikasleak bere beharrak direnak direla erabateko zerbitzua jaso dezan. .

Slide 13

Ikasmaterialak Gurasoak lagunduz: seme alabei ikasketetan lagundu nahian euren euskara egokitu nahi dute gurasoak gaitzeko langaiak. Gurasoak heziz: euren hizkuntza gaitasuna hobetze aldera erabileran arduratuta dauden gurasoekin erabiltzeko langaiak. Solasean eta jolasean: euskararen erabilera handiago eta hobea indartzeko asmoz sortutako bi modulu AISA: atzerritarrak gure kulturara hurbildu eta euskararen ikasprozesuan lagunduko duen ikasmateriala HABE aldizkaria Erosi edo bestela ikasbil atarian daude pdf-ak

Slide 14

HABE liburutegia biblioteka espezializatuta eta publikoa da; bestela esanda, irekia da eta edonork erabiltzekoa. Euskarri desberdineko dokumentuak biltzen ditu: liburuak, aldizkari-bildumak, material digitalak… Hiru atal nagusitan banatuta dago:  hizkuntzalaritza aplikatua (eleaniztasunaren alderdi didaktiko, soziologiko, psikologiko eta hezkuntzazkoak biltzen dituen atala) euskal biblioteka, euskal produkzioa biltzen duena. hizkuntzak irakasteko eta ikasteko materialez osatutakoa. Eskaintzen dituen zerbitzurik nagusienak honako hauek dira: mailegu arrunta biblioteken arteko mailegua fotokopia-zerbitzua informazio bibliografikoa eta bisita gidatuak.

Slide 15

Katalogoari erreparatuta,  Absys-ek kudeatutako katalogo orokorra  jartzen da interesatuaren eskura. Maileguei dagokienez, zerbitzua baliatzeko bazkide-txartela egin behar da. Eskariak Donostiako egoitzara zuzendu behar dira baina mailegatutako dokumentuak HABEren Gasteizko eta Bilboko egoitzetan jaso eta itzul daitezke.

Slide 16

HABE ere bidaide izango ahal duzue partaide zareten ikas-irakas prozesuetan!

Slide 1

zer eskaini diezaioke HABEk hezkuntza munduari? Iñaki Murua

Slide 2

Argazkia: Mikelo, Flickr-en

Slide 3

45.200.000 € 25 34.176.900 € 4 1.415 107 1981 36.384 350.000 2000

Slide 4

HEOK

Slide 5

mailak eta baliokidetzak

Slide 6

gaitasunak

Slide 8

prestakuntza: ikastaroak eta jardunaldiak

Slide 9

prestakuntza: argitalpenak

Slide 10

HABE Interneten (1) http://www.habe.euskadi.net

Slide 11

HABE Interneten (2)

Slide 12

HABE Interneten (3)

Slide 14

liburutegia espezialdua publikoa irekia

Slide 15

liburutegia

Slide 17

Eskerrik asko zuen arretagatik i-murua@habe.org http://www.habe.euskadi.net

Summary: Getxolinguae 2009 jardunaldietan burututako komunikazioari dagokion aurkezpena.

Tags: habe getxolinguae imurua iñaki murua

URL:
More by this User
Most Viewed