termometroa - Maialen Egaña

-3

No comments posted yet

Comments

Slide 1

TENPERATURA ETA TERMOMETROA EGILEA: Maialen Egaña

Slide 2

Tenperatura kontzeptua eta bere neurketa Gizakiaren gorputzeko zentzumen-pertzepzio arruntenetariko bat hotz eta beroaren nozioa da. Perzepzio hau, teoria fisikoa, tenperatura kontzeptuan irudikatzen da. Tenperatura, gorputz batzuetatik beste batzuetara bero transferentziaren balioa adierazten duen magnitudea da. Termometro eta beste tresna batzuen bidez neurtzen da.

Slide 3

Tenperatura eta agitazio termikoa Bero eta hotz sentsazioak neurtzeko erabiltzen den magnitude fisikoa tenperatura deitzen da. Ikuspuntu mikroskopikoa: gorputzak molekulez osaturik daude. Molekula hauek mugimenduan daude eta elkarren artean talka egiten dute. Ondorioz, agitazio termikoa sortzen da. Zenbat eta handiagoa agitazio termikoa, orduan eta handiagoa temperatura. Ikuspuntu makroskopikoa: tenperatura gehitzeak hainbat ondorio neurgarri sortzen ditu: gorputzaren bolumena handitzea, dentsitatea jaistea, kolorea aldatzea … Tenperatura gradutan neurtzen da. Hainbat eskala daude: Celsius, Fahrenheit, absolutua (Kelvin), Réaumur, etab. Nazioarteko Sisteman, tenperatura-unitatea Kelvina da (K sinboloa).

Slide 4

Oreka termikoa Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzean, bien arteko mugan dauden molekulek talkak jasaten dituzte gorputz bakoitzaren tenperaturak parekatzen diren arte. Azkenik, oreka termikoko egoera bat lortzen da, tenperaturak neurtzeko prozeduretan oso baliagarria izaten dena. Elkar ukituz jartzen diren tenperatura desberdinetako bi sistemek azkenean oreka termikoko egoera bat lortzen dute.

Slide 5

Termometroa Tenperatura neurtzeko tresnarik arruntena termometroa da. Tresna hauetako lehenengoa Galileo Galilei zientzialari italiarrak asmatu zuen 1603. urtean, eta printzipio honetan oinarritzen zen: hodi batean sartutako ur-zutabe bat dilatatu egiten da tenperatura igotzean eta uzkurtu egiten da tenperatura jaistean. Gaur eguneko termometroetan merkurio, alkohol edo beste likido batzuetako zutabeak erabiltzen dira. Oso tenperatura altuak neurtzeko termometro bereziak erabiltzen dira eta pirometro deituriko tresnak ere bai, azken hauek fenomeno optiko eta termoelektrikoetan oinarritzen direlarik eta gutxi gorabehera 4.000 ºC-ra arte neurtzeko aukera ematen dutelarik. Galileo Galilei temomotroa: Airearen tenperaturara aldatzean, oreka termikoa dela eta, likidoaren tenperatura aldatzen da. Ondorioz likidoaren dentsitatea aldatzen da eta kristalezko bolak igo edo jeitsi egiten dira. Bola hauen kokapenak tenperatura adierazten du.

Slide 6

Tenperaturaren mugak Termometroak uraren fusio eta irakite tenperaturekin kalibratu ohi dira. Fisikan aztertutako tenperaturarik baxuena zero absolutu deitzen da eta -273,15 ºC-ri dagokio. Ez da ezagutzen, ordea, goiko mugarik tenperaturaren balioetarako, izarretan milioika gradu hartu ahal izanik. Robert Boyle britainiarra izan zen, XVII. mendean, gizakiaren gorputzaren tenperatura gutxi gorabehera konstantea eta ingurunekoa baino altuagoa dela ohartu zen lehena. Tenperatura hauek neurtzeko termometro bereziak, klinikoak deiturikoak, 34,5 ºC eta 43 ºC tartean graduatuta daude, gorputzeko tenperatura normala 36 eta 37 ºC-ren artean kokatzen den arren. Gizakiaren gorputzaren tenperatura

Slide 7

amaiera

URL:
More by this User
Most Viewed