|
|
Uda datorrenean, itsasoak erakarri egiten gaitu gizakiok. Jende uholdea pilatzen gara itsas bazterretan olatuen fereka freskoaz gozatzeko.
Baina gizakiak zoritxarreko arrastoa uzten du itsaso bazterretan.
Milaka eta milaka nylonezko poltsa eta denetariko plastiko motak, bertan behera utzita daude itsasertzean. Nylonezko poltsa batek urte hamarkadak iraun ditzake itsasoan desegin gabe.
Itsas dortokek medusak direla pentsatzen dute eta jatera doazenean ito egiten dira.
Milaka izurde ere erortzen dira nahaste-borraste horretan eta itota hiltzen dira
Eurek ezin dituzte gizakien hondakinak ezberdindu, ur gainean dagoena “jan egiten da” pentsatzen dute.. Botila baten plastikozko estalkiak, poltsa bat baino gogorragoak, mende bat baino gehiago iraun dezake itsas zabaletan
James Ludwing doktoreak itsas-txoriak astertzen ari zela, Midwayko irlan, Ozeano Barean, aurkikuntza desatsegin bat egin zuen. Zortzi itsas-txoriren tripak miatu zituen eta 42 botila tapa, 18 metxero eta plastikozko hainbat zati txiki aurkitu zituen. Itsas-txori kume hauen gurasoek ezin izan zuten beraien janaria beste hondakin batzuetatik ondo bereiztu.
Hurrengo udan, zure hondartza gogokoena bisitatzen duzunean, agian, area zaborrarekin kutsatuta dago. Ez da zure zaborra baina zure ITSASOA da, zure MUNDUA da eta eurengaitik zerbait egin beharra daukazue. www.klip7.cl
Guk ere gure gurasoekin``Ikusi-makusira´´ jolas genezake plastiko gehien biltzeko asmotan. Hori ekologiako adibide izugarria da. Beste batzuk, ixilean, poltsa bat gurekin eraman dezakegu itsasotik urrun. Pozik ikusiko dituzue igarotzen itsas-txoriak , badakite izurde bat salbatu duzuela www.klip7.cl
by urkitzaikasleak | Added: 7 months ago
Language: Basque (Detected) | Topic: Education
| 18 Views | 3 Embeds |
No comments posted yet
Comments