ANDY WARHOL

0

No comments posted yet

Comments

Slide 3

II. Mundu Gerra 1945ean amaitu zen eta urte esanguratsuak izan ziren mundu osoarentzat. Herri sozialistak Sobietar eredua hartu zuten. Hori zela eta, merkatuak handitu ziren, mugak batu eta erlazio internazionalak hobetu ziren. Baina honek guztiak ez zuen egonkortasuna ziurtatzen : Europan egondako banaketa, Txinako iraultzak, hirugarren munduko herrietako arazoek eta mugimendu nazionalistek, egonezina sortzen zuten.

Slide 4

Estatubatuarrek oso hurbil ikusi zuten komunisten mehatxua Fidel Castro eta Che-Guevara Kubara heldu zirenean.Berlin zatitzearekin beste herronka bat jasan zuten. Lehendakaritzat Kennedy hautatzeak ilusio berriak ekarri zizkion herri honi.Baina, Kennedy hil zenean atentatu baten ondorioz, herritar ugariei ilusioak zapuztu zitzaizkien eta zalantzaz bete zituen. Vietnam-go gerran milaka gazte borrokatu zuten, benetan existitzen ez zen ideal batengatik.Honek 55.000 gaztenen heriotza ekarri zuen. Ekonomiaren aldetik, EEBB herri boteretsua zen.Gizarte kapitalista eta kontsumista indarrean zegoen. Aparailu berri asko agertu ziren, izozgailua, telebista etab. Komunikabideak garrantzia handia hartu zuten.

Slide 5

1950eko hamarkadaren erdian eta 1960ko hamarkadaren hasieran eman zen Britainia Handian eta gehienbat Estatu Batuetan mugimendu hau.Espresionismo abstraktuari aurre eginez, beste arte mota bat sortu zen pop (popular art) deiturikoa.Kultura herrikoia eta komertzialaren estereotipoak bereganatu zituzten. Arte hau oso lotuta egon zen gizarte kontsumoari.

Slide 6

Urte hauetan Estatu Batuetan komunikabideen "urrezko aroa" izan zen, eguneroko bizitzan garrantzia handia zuen telebistak (asmatu berria zena ).Pop artistek horretaz baliatuz, komunikabideetako irudiak bereganatu eta teknika komertzialez baliatuz, arte berri bat sortu zuten," American Way of Life" hau da, herri honetako bizimodua islatzen zuena.

Slide 7

Pop artearen artistarik adierazgarriena eta konplexuena dugu.Andrew Warhola (bere benetako izena) Abuztuak 6ean jaio zen , Pittsburghen (Pennsylvania).Familia etorkinekoa zen, txekoslobakiarra, hain zuzen ere.

Slide 8

Ikasketak amaitzerakoan (diseinuko eskola batean egindakoak),New York hirira joan zen, han apartamentu bat konpartitzen zuen bere lagun batekin.Publizitatean lan egiten hasi zen "Vogue" eta "Harper's Bazar" aldizkarientzat. Miller zapata ospetsuentzako lehenengo marrazkiak egiteari ekin zion eta "Bonwitt Teller" komertzial guneetako erakusleihoak apaindu zituen. Erakusketa batzuen ondoren bere lehenengo saria irabazi zuen "Thirty Fith Annual Art Director's Club Award".

Slide 9

60.hamarkadaren hasieran bere lehenengo obrak egingo ditu komikietan oinarriturik.Baina komikia alde batera utzi eta Amerikaren ikonoak margotzen hasi zen : Coca-Cola, Campbel sopa...Serigrafia metodoa erabiliz Hollywood-eko izarrak margotu zituen hala nola : Marilyn, Elvis…

Slide 10

1962.ean lokal bat alokatu zuen eta lagun batzuekin batera "Factory" bezala ezagutzen den estudioa sortu zuen. Han bere lagunen laguntzarekin bere koadroak egiten zituen.Urte bat geroago kamara bat erosi ondoren bere lehenengo filmak egin zituen. 60.hamarkadaren bigarren erdialdean antzerki talde baten zuzendaria bihurtu zen

Slide 11

70.hamarkadaren hasieran beste estilo batean arituko da, sinbolo politikoak marraztuz, hala nola, Mao Tse Tung- en erretratua eta Igitaia eta mailua. 1987.eko otsailak 22an hil zen ebakuntza baten ondorioz.

Slide 13

1964. Andy Warholek Marilyn Monroeri egindako serigrafia, gogoko dut. Bertan kolore biziak ageri dira, eta horrek energi positiboa transmititzen duela iruditzen zait. Serigrafian gehien nabaritzen dena ilea eta begiak direla iruditzen zait. Ilea : hori oso distiratsuan eta begiak urdin oso erakargarrian daude. Bertsio ugari daude, kolore eta tamaina desberdinetakoak, baina denetan kolore oso biziak ageri dira. Estilo moderno bat dauka, hori dela eta, etxe moderno ugariren egongelekin bat egiten du. OHARRA: Andy Warholek, garaiko artista ugariren serigrafiak egin zituen, Elvis Presley, Elisabeth Taylor eta Marilyn Monroena. Azkeneko hau, nire gustukoena.

Slide 14

1969 Andy Warholek, eguneroko bizitzako objektuak arte bilakatu zituen. Arte lan honetan, zopa lata bat erabili zuen bere inguruko kontsumoa kritikatzeko. Gorria da kolore nagusiena, kasu honetan, kolore erakargarria erabiltzen du, begirada bertan finkatzeko. Niri, harrigarria iruditzen zait, nola lortu zuen hain gauza sinplea erabiliz, horrelako serigrafia erakargarri bat egitea. OHARRA: Unibertsitatean, irakasle batek esan zion, gogoko zuena marrazteko. Berak 20 urtez, bazkaltzeko sopa hau jaten zuen, beraz, honen serigrafia egitea erabaki zuen.

Slide 15

1970 Andy Warholi loreak asko gustatzen zitzaizkion, horregatik, egin zituen arte lan ugari lore ezberdinak nagusi izanik. Hala ere, lan hauek ez ziren hain famatuak izan. Nire ustetan, obra hauek oso politak dira, ondoko argazkian ikusten denez, bai marrazkia eta baita lorea ere erakargarriak iruditzen zaizkit. Nahiz eta, oraingoan erabiltzen duen kolore nagusia urdina izan, eta honek lasaitasuna transmititu. Ainhoa Imaz DBH 4 Jakintza Ikastola Ordizia

Summary: Kultura Garaikidean ikasleak egindako lanak, DBH 4 . kurtsoan egin dituzte Jakintza Ikastolan

Tags: ainhoa jakintza ikastola ordizia andy warhol. pop art

URL:
More by this User
Most Viewed