EDVARD MUNCH

+1

No comments posted yet

Comments

Slide 2

AURKIBIDEA Biografia Dagokion mugimendua : espresionismoa Bere 3 margolanen iruzkina Garrasia Madona Heriotza Gaixoaren Gelan

Slide 3

BIOGRAFIA Edvard Munch (Loten, Norvegia, 1863 – Ekely, Oslotik hurbil 1944) Haurtzaro zaila izan zuen Munch-ek, ama eta arreba tuberkulosiak jota hil baitzitzaizkion bera haurra zenean, eta aita obsesio erlijiosoek menderatuta bizi zelako. Bestalde, bere arreba baten gaixotasun mentala eta bere etengabeko gaixoaldiak gehitu behar zaizkio aurrez aipatutakoari. Egoera zail hauen ondorio izan zen Edvard-en nortasun gatazkatsua, baina bere hitzetan hau bera izan zen bere abileziaren jatorria.

Slide 4

1885. urtean joan zen lehen aldiz Parisa, geroago askotan bisitatuko zuen hiria. Bertan, pintura mugimendu garatuenak ezagutu zituen, eta Gauguin-en arteak bereziki erakarri zuen. Berehala garatu zuen bere marrazteko estiloa; marren espresibitate indarra nabarmenduz, formak eskematiko bihurtuz eta sinboloak erabiliz. Espresionismoaren aitzindari kontsideratua izanagatik, sinbolismoko kide dela ere esaten da.

Slide 5

PAUL GAUGIN 1892an bere margolanen erakusketa bat antolatu zuen Berlinen, baina berehala erretiratu egin zuten sortutako eskandaluagatik. Urte hartatik 1908 arte Alemanian bizi izan zen. Gero Norvegiara itzuli zen bere azken urteak bakardadean pasatzeko. Margolariak zera zioen, Leonardo da Vincik giza anatomia aztertu eta gorputzak disekatzen zituen eran, bera arimak disekatzen saiatzen zela. Hori dela eta, bere lanetako gaiak askotan, bakardade, larrialdi, heriotza edota erotismoa bezalako sentimendu eta giza tragedien ingurukoak izan ziren.

Slide 6

1930 eta 40ko hamarkadetan alemaniarrek arte degeneratu izena eman zieten Munch-en margolanei, eta honek asko mindu zuen norvegiarra, izan ere, bere bigarren aberria kontsideratzen baitzuen Alemania. 80 urte bete ondoren pneumoniaz hil zen Ekelyn, bere ondare guztiak (margolanak) Oslo hiriari eman zizkiolarik.

Slide 7

Denera 1,008 margolan, 15,391 kopia, 4,443 marrazki eta akuarela eta sei eskultura sortu zituen.1963an bere lanak erakusteko museo bat ireki zuten Oslon: Munch-Musset. Munch Norvegiak inoiz izan duen margolari onena kontsideratzen da. MUNCH MUSEET

Slide 8

Munch espresionismoaren barruan kokatzen da, sinbolismoaren ezaugarriak baditu ere. ESPRESIONISMOA XX. mende hasieran (1905 eta 1925 urteen artean) Alemanian sortutako mugimendu artistikoa da, fauvismo frantsesarekin batera garatu zena. Azken hau inpresionismoaren aurkakoa izan zen. Korronte hau 1911. urtean izendatu zuten, Matisse-en margolan fauvistak eta Picassoren obra prekubistak biltzen zituen erakusketa baten ondoren. Erakusketa hau Berlindar Sezesioak antolatua izan zen, zeina 1898an sortu zuten Berlingo artistek ,gobernuaren artista erakunde kontserbadorearen alternatiba gisa. Espresionismoa balore batzuk nabarmen uzteko ematen den errealitatearen deformazio edo indartze bezala ulertzen da. M A R G O L A R I E S P R E S I O N I S T A K

Slide 9

BERE 3 OBRA EZAGUNEN IRUZKINAK 1.GARRASIA Lehenengo begiradan, koadro honek indarra askatzen duela iruditzen zait, kolore primarioez egina dagoelako seguruenik. Kolore gorriak odola edo heriotza espresatzen du nire iritziz, beraz, koadroari bakardade, tristura edo larritasun ukitu bat ematen dio. Lehenengo planoan agertzen den gizaki formako irudiak azal zuria, eskuak buruan (larritasun keinu ohikoetan jartzen diren eran) eta ahoa zabal-zabalik du gorputza deformatuta edukitzeaz gain. Ezaugarri hauen ondorio da, koadroa ikustean sentitu daitekeen izua, tristura edo nahigabea. Zubi edo espaloiari eman dion norabideak amaigabea denaren sentsazioa sortarazten du, eta horrela, aipatutako pertsonaiak ez duela bere sentimendu zitalez ihes egiterik dirudi. Koloreak ez daude ondo nahasirik, eta formak ez dira zehatzak ez zuzenak, zirkularrak baizik. Hori dela eta, irudi bat marraztu baino gehiago bere sentimenduak irudikatu nahi dituela ematen du.

Slide 10

Garrasia (Srik) izeneko margolana da artista honek eginiko koadro ezagunena. Bertan, odol koloreko zerua atzean duen irudi bat ikusi daiteke. Batzuen arabera estutasun edo angustia existentzial krisi bat jasan duen gizakia da. Atzeko paisaia Oslfjord da Ekeberg-etik ikusita (Osloko muino bat). Munch-ek margolan honen bertsio asko sortu zituen. Bere izen originala Naturaren garrasia da (alemanez). Garrasia arte lapur onenen jomuga izan da. 1994an, Galeria Nazionalean zegoena lapurtua izan zen. Hilabete batzuk geroago, halere, berreskuratzea lortu zuten. 10 urte geroago, 2004ean, Maddonarekin batera Munch Museoko bertsioa lapurtu zuten: bi urte geroago, kaltetuta bada ere aurkitu egin zituzten. Aurtengo maiatzean jarri dituzte berriz erakusgai. Bere maisu-lan honen inspirazio iturri kontsideratzen da 1892an Naturaren Garrasia izenburupean bere egunerokoan idatzi zuena: “Bi lagunekin bide batetik ibiltzen nindoala –eguzkia sartzen ari zen- bat-batean ortzia odol kolore gorri bihurtu zen. Gelditu egin nintzen, neka-neka eginda, eta hesian bermatu nintzen. Odola eta suzko mihiak zeuden fiordo urdin-beltz eta hiriaren gainean. Nire lagunek aurrera jarraitu zuten, eta ni bertan geratu nintzen antsietateaz dardarka. Natura zeharkatzen zuen garrasi amaigabe bat sentitu nuen.” Bestalde, 1889an Pariseko Esposizio Unibertsalean ikusitako momia batean inspiratu zela esaten da.

Slide 11

Hogeigarren mende amaieran, Garrasia ikono bat bihurtu da kultura herrikoian. Liburuen azaletan, kamisetetan, kafe katiluetan, publizitatean, marrazki-bizidunetan… edonon agertzen da. Esate baterako, Simpsons-en kapitulu batean edo M&M’s-en txokolate beltz iragarki kanpaina batean agertzen da.

Slide 12

2.MADDONA Sabeletik gorantz biluzik dagoen emakume bat ikus daiteke koadro honetan. Lehenengo planoan eta gertutik begiratua dago, protagonismoa ezerk ken ez diezaion. Argia ezker aldetik sartzen da gorputzari argitasuna eta garbitasun sentsazioa emanez.Emakumearen inguruan itzal antzeko bat sortzen dute marra argi eta ilun deformatuen nahasketa bat marraztu ditu Munch-ek, itzala baino gehiago, neska inguratzen duen aura dirudiena. Kolore kontrastatuak (oso ilun edo oso argiak) dira artelan honetan nagusi, agian, emakumezkoaren purutasuna gailentzeko. Protagonistak atzerantz tolestuta ditu besoak, luzatzen edo erlaxatzen ari balitz bezala, eta begiak ere itxita ditu, lasaitasun espresioa areagotzen duelarik.

Slide 13

Margolan originalean, Edvard berak markoa marraztu zuen, marko gorri bat. Gainera, irudiaren behealdeko ezkerreko ertzean gorputz txiki beldurti bat ere txertatu zuen. Adituek diotenez, haurrarena dirudien gorputz hori obulu bat da, giza aurpegidun obulua, eta koadro originaleko markoan egin zizkion espermatozoideak noiz iritsiko zain dago. Obuluaren eta amaren arteko urruntasuna Munch-ek bizitzan zehar izan zituen galera eta ausentzia ugariri atxikitzen zaio. Ze urrurn……

Slide 14

8 pertsona beltzez jantzita daude gela batean. Egurra nabari da logelaren zati gehienean. Gelaren zentroan dagoen ohea ere egurrezkoa da, eta baita lehenengo planoan nahiz atzerago begiztatu daitezkeen aulkiak. Pertsonen aurpegiak aztertuz gero, gehienak lurrera begira daudela konturatuko gara. Aurrera begira dagoen bakarra gertuen dagoen emakumearena da. Hau zuri, zurbil eta begi-zuloekin egin du, nolabaiteko egonezina transmititzen duelarik. Jantzien kolore ilunagatik pentsa daiteke norbait hil berri dela, ziurrenik atzeko eserlekuan bizkarra emanez dagoen pertsona. Izan ere, honi begira medikua, apaiza edo aita dirudi, errezatzeko keinuarekin hildakoari bakea ematen.

Slide 15

Koadro honek Munch-en arrebaren heriotza errepresentatzen du informazioaren arabera. Lehenengo begiradan sentiarazi daiteke gertaera horrek Edvard-engan sortu zuen sufrimendu edo nahigabea. Bestalde, atzealdean, hormaren kontra bermaturik dagoen mutil itxurakoa margolari bera dela esaten da.

Slide 16

Bibliografia http://www.biografiasyvidas.com/biografia/m/munch.htm http://es.wikipedia.org/wiki/Expresionismo http://es.wikipedia.org/wiki/Edvard_Munch http://cremesti.com/krasiva/painters/Edvard_Munch/html/bio.htm

Slide 17

Egilea: Garazi Otegi Etxezarreta DBH 4 Jakintza Ikastola

Summary: Edvard Munch artista norvegiarren aurkezpen lana. Jakintza Ikastola DBH4

Tags: munch jakintza ikastola arte garazi otegi norvegia kultura

URL:
More by this User
Most Viewed