|
|
Ghxgfn ghdyjnx <jkghvjnc jcgfcngx chjgthyfxº 15
MARGOLARI ORDIZIARRA 1913-1937
Nikolas Lekuona 1913ko abenduaren 19an jaio zen, Ordizian, Blas eta Mariaren zazpi seme alabetatik lehenengoa.
Lekuona 18 eta 21 urte bitartean, Bigarren Errepublika garaian, Madrilen bizi izan zen.Bertan arkitektura teknikako ikasketak burutuz.
1936an Ordizian bizi eta Donostian lan egin zuen Florencio Mocoroa arkitektoarekin gerrara joan behar izan arte
Frankoren tropek Ordizia hartu ondoren falangista egin beharrean suertatu zen, nahiz eta, bera errepublikazalea izan, eta beste batzuekin batera “La quincena de Gu” elkartean eta Prentsa eta Propaganda Departamenturako lan egin zuen. 1937ko ekainaren 11n hil zen Fruiz-en kamilero lanak egiten ari zela, oker ulerturiko bere aldekoen (frankisten)bonbardaketa baten erasoarengatik.
BERE OBRA Bere pinturan hiru mota ezberdin aurkeztu zituen : -Fotomuntaiak -Argazkia -Pintura-marrazkia
FOTOMUNTAIAK Bere sortzaile lanaren alderdi liluragarriena eta behar bada ezaugarriena da. Gehienak 1932 eta 1935 urteen tartean sortuak. Objektuak testuinguruz aldatu eta libreki elkarlotu ditu surrealismora gerturatuz.
1-Langile eta nekazarien mundua, eta gerrarekin zerikusia dutenak. Bereziki bi gai landuko ditu : 2-Emakumea eta kirolaren gaiarekin erlazionaturiko muntai estetizistak. Hauetan gehien erabiltzen duena ukitu sotilak edo hatzen arteko kontaktuak erlazionatzen dituen formak dira
PINTURA Hasieran buru-hezur, maskara eta abarrez adierazten du aitaren heriotzak sorturiko mina. 1934. urtetik aurrera surrealismo poetikoan sartzen da. Gaua, ilargia etab. 27ko poeten unibertso poetiko berbera erabiliz.
1932ko udan bere lehenengo erakusketa egin zuen Ordizian, “pintura industrial” deitu zituen lanekin. Bertan herriko Sarriegi, Zurutuza eta Quílez artistekin batera azalduz bere lanak. 1934an Oteiza eta Balentziagarekin Donostian erakutsi zituen bere marrazki eta argazkiak. Urte berean “formak paisaian” oleoa bidali zuen Bilboko Arte Ederretako Museoan egin zen Euskal Artisten erakusketara.
ARGAZKIA Argazkigintzako eskolarik gabe eta Espainian zuen garapen eskasagatik artista gazteak bere kasa ikasi behar izaten zuten teknika, maiz, arte argitarapen eta zinemaren bidez. Nikolasi alemaniar zinema espresionistak liluratu zion. Argazkietan objektuen testura nabarmendu nahi zuen, argi ilunak etab...
Garaiko zinemak ere eragin handia izango du beregan, batez ere Buñuel eta Dalí-ren “Un perro andaluz” filmeak liluratuko du.
Sarriegirekin harreman handia izan zuen eta lan asko aurkeztu zituzten biek batera. Baita Oteiza eta Balentziagarekin ere.
Eskuak eta gizaki biluziak agertuko dira gehien bere lanetan.
Paisaiak ere asko agertuko dira, batez ere, pintura lanetan
Koadro honetan, beste askotan bezala, eskuak ageri dira. Esku horiek emakumeak irudikatzen dituzte eta hauen arteko kontaktua. Nire irudiz, berak sexu-harremanetan eduki dituen arazoak edo edukitako h arraskata adierazi nahi izan du. Izan daiteke emakumeen eskuak marrazten dituela berak emakume falta izan duelako. Atzeko fondo gorriarekin, berriz,emakumeen kontaktuak berari eragiten dion berotasuna azaldu nahi izan duela iruditzen zait.
Beste honetan, aitaren heriotza adierazten duen iluntasuna agertzen da, eta bertan azaltzen den irudiarekin, berriz,nekazarien mundua. Nik ikusten dudanaren arabera, nekazarien egoera txarra adierazi nahi izan du. Nekazaria triste azaltzen baita, eskuekin burua eutsiz nekea adierazten baitu.
Fotomuntai honetako kateak, nire ustez, gizakiak jasan duen zapalketa adierazi nahi du; eta ageri den garabia eta hiru langileak,berriz, teknologia berriarekiko menpekotasuna eta burgesiak langilearengan duen boterea.Izan ere, hiru langile horiek zama lepagainean daramatela buru makur doaz. Egilea : Luken Mendiguren DBH 4 Jakintza Ikastola
by bimujika | Added: 3 years ago
Language: Basque | Topic: Art & Culture
| 69 Views | 31 Downloads | 1 Embeds |
Summary: Nikolas Lekuona artista ordiziarra. Dbh 4an ikasle batek egindako aurkezpena. Jakintza Ikastola
| URL: |
No comments posted yet
Comments