|
|
Egilea : Laura Zabala DBH 4 Jakintza Ikastola
AURKIBIDEA: 1- Margolariaren estiloa : inpresionismoa. 2- Claude Monet-en bizitza. 3- Bere hiru obren iruzkina.
1860 Hamarkada hasieran sortu zen mugimendua Frantzian.Konbentzionalismoa baztertzea helburu zuten pintore gazteek sortua. Beraiek erakusten dutenez, naturan ez dago forma finkorik. Elementuen koloreak argiaren arabera aldatzen dira. Kolorea izango da marrazkiaren ezaugarri nagusiena. Inpresionistek kolore primarioak erabiliko dituzte soilik (horia, gorria eta urdina), eta koadroan bertan egingo dituzte nahasketak.
Pintzelkadak nabariak dira, ez dituzte detaileak marrazten, ideia orokorra baizik. Horregatik, koadroak distantzia batetik ikustea komeni da. Gairik gogokoenak paisaiak, bodegoiak, erretratuak (autorretratuak)…dira. - Inpresionistek inguruan zuten gizarte burgesa irudikatu zuten : kafetegiak, antzokiak, jaiak, parkeak… Ondoko koadro hau herri xehea marraztu zuen gutxienetarikoa da.
1840ean jaio zen merkatari famili batean, eta arazo ekonomikoak zirela eta, “La Havre”-ra joan behar izan zuen. Eskolan txikitatik arte formazioa jaso zuen. Hasieran, 15 urterekin, karikaturetan interesaturik egon zen. - 2 urte beranduago bere ama hiltzen da, bere margolari izateko ametsaren alde lan egin zuen bakarra. Horren ondorioz, institutua utzi eta bere omenez margolari izateari ekin zion. Hori lortu nahian bi beka eskatu zituen udaletxean.
- 1859an Parisera abiatuko da eta bertan, gazte ugariri margotze klaseak emango dizkio. Hauek egiazko modeloekin lantzeko aukera izango dute. Garai horretan, margolari ospetsu askorekin izango ditu harremanak : Coubert, Delacroix… - 1861ean Argeliara bidaliko dute militar, baina 6 hilabeteetara bueltatu egingo da bere osasun egoera kaxkarra dela eta. - Manet margolaria jasotzen ari den ospeak bultzaturik, kalean margotzen hasiko da. Koadro hauetan agertzen den 19 urteko modeloetariko batekin, Camille Doncieux-ekin erlazio bat mantenduko du.
Urte batzuk beranduago, bere obretako bat saloi ofizialera bidaliko du, eta oso kritika onak jasoko ditu. Hala ere, bi urte beranduago, “Mujeres en el jardín“ bidali eta Manet margolariak bere ikuspuntu negatiboa azalduko dio. Honi guztiari aipatu behar zaio Camille haurdun geldituko dela, eta ondorioz, bere jaiotze herrira bueltatu beharko dela bere familiari albistea azaltzeko. Hauek ez dute onartzen egoera, nahiz eta, bere aitak etxeko zerbitzari batekin ezkutuko erlazio sentimentala eduki. 1867an bere lehen semea, Jean, jaioko da. Hala ere, egoera latza jasango dute ekonomiko arazoengatik, eta ondorioz, bere buruaz beste egiten saiatuko da.Ondoren, kostaldera abiatuko da eta La Havre-ko erakustaldi batean parte hartuko du, egoera hobetuz.
1870ean herentzia kontu bat zela eta, Camillekin ezkonduko da. Horrek ere, lagundu egingo dio, ez baita hasi berri den gerrara soldadu joango . Londreseko estantzian, beste hainbat margolarirekin babes talde batean sartuko da. - Monet,, 1926an hilko da Giverny-ten, 86 urterekin.
OBRA EZBERDINAK:
Bere obra gehienetan paisaiak irudikatzen ditu, hemen ditugu horietako batzuk.
Ezkerretara dugun margo honetan, lehen bere bizitzan aipatutako emakumea, Camille, agertzen da. Ezkerretara eta beherako bi koadroetan margolariak margotzen agertzen dira : Moneti kanpoan margotzea gustatzen zitzaionez, ohikoa da bere lanetan hori irudikatzea, eta ondorioz, pertsona ugari azaltzen dira marrazte lanetan.
MONET MARGOLARIAREN HIRU OBRA EZBERDIN EN NIRE IRITZIA:
Impresión atardecer, 1872, óleo sobre lienzo, Musée Marmottan, París. - 1874ean, Monetek 9 obra bidali zituen Pariseko erakusketara. Obra hau oso kritikatua izan zen, aurreko ezaugarri guztiak apurtzen baitzituen estilo berri bat sortuz, obraren izenburuarekin izena eman zioten Inpresionismo estiloari. - Oso esanguratsua da autoreak nola erabili dituen koloreak. Argiak sortzen dituen itzalak garrantzi handia dute. - Koadroaren pintzelkadak oso nabaria dira, eta ez dago zehaztasunik, ezta kontornoen eredurik ere. - Bertan itsasoa ikusten dugu, eta badirudi bi txalupa txiki daudela bikote banakin arrantzan.
-Bere obretan natura izango da protagonista nagusia, hemen bezala. -Bertan, bi irudi agertzen dira paisaian murgildurik, bere emaztea eta semea, eta atzealdean beste bikote bat, biak paseatzen. -Atzealdeko lerroa arbolez dago betea eta zerua urdina hodei zuriz estalia, hauek mugimendua azaltzen dute, pintzelkada nabariekin, inpresionismoren ezaugarrietako bat. -Arratsaldeko argitasunak bustitzen du zelai osoa, bitxilore kolore gorriari indarra emanez. -Koloreak eta argitasunak garratzi handia hartzen dute, eta hemen ez nabaritu arren, koadroan pintzelkadak nabariak dira. Las amapolas, 1873, óleo sobre lienzo, Musée d´Orsay, París.
“El estanque de ninfeas” - Kolore biziak erabiltzen ditu. - Zubia ez dago koadroaren erdian, horrekin margolariak gure bista ibaian zentratzea nahi du. - Ikusgarria da nolakoa den ibaia, mugimendua eta isla nabaritzen dira gehienbat. Garai batean oso obsesionaturik zegoen ibaiak eta ninfak islatu nahian. Koadro osoa elementu ezberdinekin oso beterik agertzen da. - Ez du oso leku erreala ematen, irudimenezkoa baizik.
BUKAERA ESKERRIK ASKO ZUEN ARRETAGATIK.
by bimujika | Added: 3 years ago
Language: Basque | Topic: Art & Culture
| 106 Views | 92 Downloads | 8 Embeds |
Summary: Monet artista inpresionistaren lana. Dbh4 Jakintza Ikastola
| URL: |
No comments posted yet
Comments