Gaudí

+1

No comments posted yet

Comments

Slide 1

Biografia …. 2 diap. Estiloa…. 4. diap. Obra Nagusiak…. 6. diap.

Slide 2

Antoni Gaudí 1852an jaio zen Reus-en. Bere gurasoak Francesc Gaudí i Serra eta Antònia Cornet i Bertran ziren. Bere lehen ikasketak Eskolapioetan egin zituen. Bartzelonako Arkitektura Eskola Tekniko Nagusian graduatu haurretik, 1876ean, hasi zen proiektu arkitektoniko txikietan parte hartzen. Garai honetan jaso zuen Vicens Etxea egiteko enkargua. Gero eta prestigio handiagoa hartzen joan zen handik aurrera. 1878an Pariseko Erakusketa Unibertsalean berak eginiko bitrina bat jarri zen erakusgai. Eusebi Güell-ek lana ikusi eta berarekin kontaktuan jarri zen, enkargu bat egin nahi baitzion. Urte honetan graduatu zen arkitekto bezala eta bost urte geroago Familia Saindua tenplua eraikitzeko enkargua jaso zuen.

Slide 3

1889an Cercle Artístic de Sant Lluc-eko kide onartu zuten eta 1900ean Bartzelonako Udalak Casa Calvet saria eman zion. XX. mendekoak dira bere beste obra garrantzitsu asko . 1914etik aurrera Familia Sainduaren eraikuntzari dedikatu zen osoki. 1926ko ekainaren 7an lanerako bidean tranbia batek harrapatu eta handik hiru egunera hil zen Gaudí.

Slide 4

Modernismo Katalanaren maisu handia da, baina bere obra edozein estilo edo sailkapen saiakeratik baino arantzago doa. Ekialdeko artearen eragin handia jaso eta ondoren korronte neo-gotikoa jarraitu zuen.

Slide 5

Azkenik bere garai pertsonala ageri da, estilo naturalista, indibiduala eta naturan oinarritzen dena, bere obra nagusiak eraikitzeko, estiloa hau erabiltzen du.

Slide 6

Bere benetako izena “Templo Expiatorio de la Sagrada Familia” da. 1882an hasi ziren eraikitzen eta gaur egun ere lan horretan jarraitzen dute. Nire ustez, historia osoan zehar egin den arkitektura lanik izugarri eta ederrenetakoa da. Argazkietan edota telebistan ikusteak ez du bertan ikustearekin inongo zerikusirik; benetan ederra da, eta aukera balu bisitatzeko edozeini gomendatuko nioke, ez baita damutuko.

Slide 7

Elementu arkitektoniko modernistez beteriko lorategi handia da Güell Parkea. Eusebi Güell kondeak enkargatu zuen eta 1900 eta 1914 bitartean izan zen eraikia, 1922anparke publiko bezala inauguratu zuten. Hasiera batean parkea bisitatzea beste edozein parkera joatea bezala dela pentsa daiteke, baina Güell Parkea ezberdina da. Oso koloretsua eta orijinala da. Familia Sagratuaren ondoren Gaudiren obra nagusienetarikoa da, baita ezagunena ere.

Slide 8

1905 eta 1907 urteetan zehar Bartzelonako Graziako Pasealekuan kokatzen zen etxe baten berrikuntza da. Gaudiren lan gehienak bezala, Batlló Etxea arkitektura modernistaren ezaugarriak ditu, Gaudiren estilo propioa islatzen duelarik. Forma kurbatuak nagusi dira eraikuntza honetan, baita naturarekiko arkitektoak lortu nahi duen lotura ere. Etxe honen eraikuntza aukera paregabea izan zen herritarrei modernismoa aurkezteko.

Slide 9

EGILEA: JON CID DBH4 Jakintza Ikastola

Summary: Gaudi katalan arkitekto modernistaren aurkezpen lana. DBH4 Jakintza Ikastola

Tags: gaudi modernismoa jakintza ikastola jon cid arkitektura

URL:
More by this User
Most Viewed